

Otsaila 19 .................................................................................
Hasiera data:
2010/01/25
Bukaera data:
2010/02/19
Lekua:
Azalpena:
Kanpo kaiaren aurka eta suntsiketarik gabeko biziberritzearen alde
egoteko gure 10 arrazoiak” du izena hurrengo astelehenean hasi
eta otsailaren 19ra arte Pasaiako barrutietan izango den erakusketak.
Argibide-panel eta bideo batzuen bitartez Jaizkibel Bizirik
plataformaren kanpo kaia eraikitzearen kontra egoteko argudioak
azaltzen dira, hauen artean izango dituen eragin larriak, kostu handia
eta alternatibak existitzea daudela. Erakusketaz gain, izena ematen
dion dekalogoa jasotzen duen triptikoa banatuko da. Triptiko hau
herriaren etxe guztietan banatzen ari da, baita Oarsoaldeko beste
batzuetan, eta www.nodo50.org/jaizkibel web orrialdean eskuragarri
dago. Ekimen honen osagarri bezala, data berdinetan zenbait hitzaldi
izango dira. Hauen eduki eta partehartzaileei buruzko informazioa
hurrengo egunetan emango da. Erakusketa 18:00tatik 20:00tara irikita
egongo da hurrengo toki eta egunetan: Pasai San Pedro. Udal Kultur
Aretoa. Urtarrilaren 25etik 29ra. Donibane. Victor Hugo Etxea.
Otsailaren 1etik 5era. Pasai Antxo. Kultur Etxea. Otsailaren 8tik
11ra. Trintxerpe. Alkateordetza. Otsailaren 15etik 19ra. Jaizkibel
Bizirik plataformatik Pasaiako biztanle guztiak gure proposamenak
ezagutzera, informatzera eta iritzia ematera gonbidatzen ditugu, herri
honetan eta eskualde osoan eragin handia izango duen egitasmoaren
ezaugarri guztiak ezagutuz.
Esteka:
http://www.nodo50.org/jaizkibel/



