

1987ko Ekainaren 27 eta 28an gure lurraren degradazio aurrerakorrari aurre egiteko Eguzki Iruñean jaio zenean, arazoak hamaika ziren, halaber, NATO eta EEE barruan sartzeak Bardeetan hegazkin kriminalak, hainbat proiektu irensle, edo eta instalazio kutsagarriak zekartzan. Hogei urteren buruan, merkatarien Europak, ekonomiaren mundializazioak eta bertako zein estatu mailako burgesiak itxura atsegina baina errukigabeko atzealdea duen kapitalismo baten alde eginiko apustuak proiektu eustezinak ekartzen jarraitzen dute, herriaren nahitik at daudenak.
Pentsamolde bakarrak gaur Euskal Herrian izena eta bandera baditu: Euskal Hiria. Kontzeptu honen azpian, edozein planteamendu ekologista nahiz izaera propioko Euskal Herri baten defentsaren aurkako proiektu bat ezkutatzen da. Eszenatokia, lurraldea bere zerbitzura jarri eta sakrifikatzen duen interkonektaturiko hiri erraldoi bat, eta bere ibilbide-orria, garraio, energia-ekoizpen eta espekulazioan oinarrituriko hirigintza basatiak atzemandutako espazioari lotutako era guztietako azpiegituren ugaltzea. Guzti hori marketin berde batez hornitua, jasanezina iraunkorra bezala saldu nahi diguna, alegia.
Jaio ginenean helburutzat jo genuen Euskal Herria libre, burujabea eta ekologikoa lortzeko orain arte jorratutako eta oraindik jorratzeke daukagun bide luzean, informazio, jabearazte eta mobilizazio-lanak beti borroka ideologikoaren eskutik joan dira, horrela 1994an gure herriko gizarte sektore aurrerakoiei Euskal Ekosistemaren Garapen Demokratikorako Gerorako Akordio Sozial bat eskaini genien, eta 2000n Lurra Deialdiaren sorkuntza bultzatu genuen, ekologia, lehen sektore, osasun, kontsumo, sindikalgintza edo eta nazioarteko elkartasunean dabiltzan gizarte-taldeak, era sinergikoan elkarlana burutzea, gure ustez, utziezinezko apustu estrategikoa delako, hain zuzen ere.
Egindako lana trinkoa izan da, arazo ekologikoa gizarteratzea eta euskal gizartean ingurugiroaren aldeko sentsibilitate gero eta handiagoa sortzea lortu zen. Kutsadura, gure ibaien egoera, edo hondakinen kudeaketaren salaketek aurrerapenen oinarriak jarri zituzten, pixkanaka alderdi eta erakundeen programetan sartuz gauzatu direnak. Biztanlegoaren hainbat esparruetan sentituriko arazoei aurre egiteko koordinakunde ezberdinen jaiotza ikusi izan dugu (Sakana eta Leitzaraneko autobideen kontrakoak, Garoñakoa, Superportukoa edo eta Itoitzeko urtegikoa), horietako askotan Eguzkik ukaezinezko lana burutu zuelarik, sorkuntzan lagunduz, gure egoitzak lagatuz, edo gure lan-ahalmena beraien alde jarriz.
20 urteren buruan ez gatoz esku-hutsik, garaipen handiak lortu izan dira, Lemoizkoa kasu, eta beste hainbat xumeagoak, gure herri askotako zartako handiko proiektuen gelditzea, adibidez. Hala ere, gure lurraren kontrako erasoa jarraia da, sistematikoa, geldiezina, eta besoak jaisten baditugu orain arte egindakoa ezertarako balioko du.
Guzti hau dela eta, gure 1987ko Euskal Herri txuri, gorri eta berde baten aldeko konpromisoa bizirik dirau eta inoiz baino beharrezkoagoa da 2007an. Eguzkik, bere jaiotzaren 20. urteurrenean euskal herriarekin duen konpromisoa berritzen du, gure lurraren alde lan egiteko, eta gure herriko pertsona kontziente orori Euskal Herria ekologiatik eraikitzeko gonbidapena luzatzen dio.
EGUZKI XX URTE GURE LURRAREN DEFENTSAN (KRONIKA)
2. orrialdea
3. orrialdea
4. orrialdea
5. orrialdea
6. orrialdea
7. orrialdea
8. orrialdea
9. orrialdea
10. orrialdea
11. orrialdea
12. orrialdea
13. orrialdea
14. orrialdea
15. orrialdea
16. orrialdea
17. orrialdea
18. orrialdea
19. orrialdea
20. orrialdea
21. orrialdea
22. orrialdea
23. orrialdea
24. orrialdea
25. orrialdea
26. orrialdea
27. orrialdea
28. orrialdea
29. orrialdea
30. orrialdea
31. orrialdea
32. orrialdea
33. orrialdea
34. orrialdea
35. orrialdea
36. orrialdea
37. orrialdea
38. orrialdea
39. orrialdea
40. orrialdea
41. orrialdea
42. orrialdea
43. orrialdea
44. orrialdea



